XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) kontrabandista askok dauzkate
poltsak dirutan betiak,
geiago ere nik jakindu det:
ttuzte putzura botiak.

Mugartegi
Ez degu nai igaro
denpora luzea
zoritxarrean artutzen
emengo aizea;
bien bitartean dago
guretzat asea,
berarekin kendu nai det
betiko gosea.

Madariaga
Nagusirik aundiña
etzaigula eten,
arratsalde alderako
izango da emen;
juzgatua Uztapidek
izan bear du len,
gaur ere iruritzen zait
ez degula azken.